Mendia

Bihar amaituko da Zeanuriko Mugetatik ibilaldira joateko izen emotea

Asier Abrisketa 2022ko eka. 29a, 11:32
argazkia: Berria

Garagarrilaren 23an eta 24an izango da Zeanuri inguratuko dauan ibilaldia, parte hartzaileek Arrabako aterpean pasauko dabe gaua.

Udalaren eta Kultur Batzordearen laguntzeagaz, Joko Alaik barriro antolatu dau Zeanuriko Mugetatik, herria inguratzen dauan egun biko ibilaldia. Garagarrilaren 23an, 08:00retan urtengo dira Zeanuritik eta 25 kilometro inguru ibili ostean, Arrabako aterpean afaldu eta egingo dabe lo. Hurrengo egunean, armozau eta beste 25 kilometro egingo ditue beste aldetik.

Izena emoteko atzen eguna bagilaren 30a da, hau udaletxean emon daiteke, edo Gorka Peredagaz berba eginda. Arrabako aterpean afariak, ohiak eta armozuak 25 euroko prezioa dauka eta domekako bazkariak barriz, 20 euroko prezioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!