Eskupelotea

Lau t'erdiko San Fermin Torneoko final-laurdenetako bat jokatuko da Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko ekainaren 24a

Domeka arrastian, Urrutikoetxea gaur gauean Zaldibarren irabazten dauanaren kontra lehiatuko da, Jaka edo Peña II.

Pelota eguna izango da domekea, hilak 26, Zeanuriko Ibarreta pelotalekuan. Arrastiko 17:00etatik aurrera partidu bi jokatuko dira. Lehenengoa binakakoa eta bigarrena lau t'erdiko San Fermin Torneoaren final-laurdenetako bat.

Zeanuriztarrek udaletxean lortu ahal dabez partiduetarako sarrerak 20 eurotan. Zeaunurikoak ez direnek barriz, Baikoren webgunean.

Hasteko, Artola eta Aranguren, Alberdi II eta Imazen kontra lehiatuko dira 17:00etan. Hau amaitu orduko jokatuko da San Fermin Torneoko bigarren final laurdena. Bertan Urrutikoetxea Jaka edo Peña II-ren aurka lehiatuko da. Gaur gauean ebatziko da Zaldibarren nor izango dan Urrutikoetxearen aurkaria, emaitzaren arabera.

Lau t'erdiko San Fermin Torneoko beste final-laurdenak honako honeek dira: bihar jokatuko dan Ezkurdia-Elezkano II, hilaren 29ko Altuna III-P. Etxebarria eta garagarrilaren 1eko Laso-Artola.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!