Margolanak eta musikea izango dira astegoieneko protagonistak Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko eka. 3a, 12:40

Biharko Arineketan jantza eta musika emonaldiaz gain, domekan margolan lehiaketea, erakusketea eta Rock&Roots kontzertua egongo dira.

Zeanuriko Udalak Kultura Bizirik jardunaldiak antolatu ditu, musikea eta pinturea buztartzeko helburuagaz. Bagilaren 4an, Jagoba Astiaran eta Iñar Sastre musikarien Arineketan diskoa zuzenean entzuteko aukerea egongo da, jantza eta guzti. 21:00etan izango da emonaldia, frontoian.

Domekan barriz, hilak 5, goizean Aire Zabaleko IV. Margolan Lehiaketea egongo da. Partaide bakotxak, bost ordu izango dauz Zeanuri eta inguruetako parajeak gehienez 100x100 zentimetroko euskarrian margozteko. 09:00etan hasiko da izen emotea. Bitartean, Zeanuriko pintura taldearen obrak egongo dira ikusgai plazako frontoian.

Kontzertu bat be egongo da plazan, 13:00etan. Bertan, Charlie Cosh eta Mikel Gaztañagak. Rock&Roots kontzertuan, rock klasikoko kantuen bersinoak joko dabez. Izenak dinoan moduan, zuztarreko rockak, rockaren jatorrietara begiratzen dau, 1960ko hamarkadara. Abestietan folk, blues eta country elementuak erabilten dabez sortzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!