udalekuak

Zabalik dago Zeanuriko udalekuetan izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko mai. 31a, 12:38

Bagilaren 10a izango da 2010 eta 2018 artean jaiotako umeentzako izena emoteko atzen eguna.

Maiatzaren 26an ipini eban martxan Zeanuriko Udalak aurtengo udalekuetarako matrikulazino prozesua, bagilaren 10ean amaituko dana. 2010 eta 2018 urte bitartean jaiotakoek izango dabe parte hartzeako eskubidea, biak barne. Hiru astez luzatuko dira aurtengo udalekuak, bagilaren 27tik garagarrilaren 15era arte.

Zeanurin erroldatutako ume bakotxarentzako asteroko prezioa 60 eurokoa izango da, 80 erroldatu bakoentzako. Familia unidadean bi edo gehiago izan ezkero barriz, ume bakotxeko 50 euro dira, 70 erroldatu bakoentzako.

Izena emoteko matrikulazino orria bete behar da. Gero, ES21 2095 0335 2421 3500 0016 kontu zenbakian ordaindu eta azalpenean umearen abizena eta "UDA" ipini behar dira. Amaitzeko, harrera@zeanuri.eus helbidean edo udaletxean aurkeztu behar dira dokumentu eta ordainagiriak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!