azkorea

Lesinoa osatuta, bueltau da Irati Astondoa plazetara

Asier Abrisketa 2022ko mai. 31a, 11:03
argazkia: aiaraldea.eus

Ibilaldian egindako erakustaldiaren ostean, hasi da sega sasoirako eta Euskal Herriko Aizkora Txapelketarako prestaketakaz.

Maiatzaren 22ko Urrezko Aizkolarien finalaurrekoa ezin izan eban jokatu Irati Astondoak, eskubitorreko lesino bat zala-ta. Maiatzaren 29an, bueltau zan plazetara, Bizkaiko Ikastolen jaian, Ibilaldian, azkora erakustaldi bategaz. Azkoraz gainera, hastear dagoan sega sasoian be lehiatuko da Zeanuriko probalaria.

Maiatzaren erdikaldean jausi egin zan eta hartutako golpearen ondorioz ezin izan ebazan hainbat mobimentu egin. Hori dala-ta, aste pare baten, aizkora lehiaketa zein erakusketetan baja emon behar izan eban. Maiatzaren atzen domekan erakustaldia egin eban Ikastolen jaian, sensazino onakaz: “eskubitorrak ondo erantzun eustan eta esan lei osatuta dagoala”, azaldu eutsan BEGITUri.

Hurrengo zitak

Bagilaren 18an, bularreko minbiziaren kontrako ikerketarako dirua batzeako jaialdi bat egingo dabe Gordexolan eta bertan izango da azkolaria marka bat ezarri guran. Egun horretan 1,80 metroko pago egur bat mozten saiatuko da ahalik eta denpora laburrenean. Euskal Herriko Aizkora Txapelketarako be entrenetan hasita dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!