jaiak

San Isidro jaiak ospatuko ditue astegoienean Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko mai. 12a, 11:14

Ganadu, artisau eta nekazal produktuen XXXIX. edizinoaz gain, musikea, eskupelotea, mezea eta idi-probak be egongo dira.

Maiatzaren 14an hasiko dira zeanuriztarrak San Isidroak ospatzen, San Isidro bezperan. Hasteko, ohikoa dan ganadu, artisau eta nekazal produktuen azokea egongo da hogeta hemeretzigarrenez, atzena 2019an izan zan. 10:00etatik 14:00etara egongo da azokea, bitartean hainbat ekintza antolatu dabez: gaztaia egitea, ardiak eskilatzea, txakoli eta artxo-txuleta dastaketea. 13:00etan, animalia ederrenen sari banaketea be egingo da.

Arrastian barriz, kirola eta musikea izango dira protagonista. 17:30ean pelota partiduak jokatuko dira eta gero, Dunbots txarangeak girotuko dau iluntzea. Jaiak gauean be jarraituko dau, Kulto-kultiboren kontzertu eta Trikizioren erromeriagaz.

Domekan barriz, 11:00etan hiru zubietatik pasauko da kalejirea, herriko txistulariek gidatuta. Amaitu orduko, umeentako puzgarriak egongo dira. 11:30ean mezea egongo da San Isidron. Arrastian, egitarauari amaierea emoteko, idi proben erakultaldia egingo dabe hiru bikotek, 17:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!