azkorea

Irati Astondoa Urrezko Aizkolarien finalerdietarako sailkatu da Arespalditzan

Asier Abrisketa 2022ko api. 25a, 16:59
argazkia: aiaraldea.eus

Claudia Muñoz eta Beatriz Tanco izan ebazan aurrez aurre Arespalditzako kanporaketan eta erlojuaren kontra zein abiaduran, bietan nagusitu zan Zeanurikoa.

Irati Astondoa azkolari zeanuriztarrak irabazi eban Arespalditzan aprilaren 24an jokatutako Urrezko Aizkolarien bigarren kanporaketea, Muñoz eta Tancoren kontra. Holan, andrazkoen Banakako Urrezko Aizkolarien finalaurretarako sailkatu zan.

Erlojuaren kontra 1’34’’ko kronoa egin eban; bigarrena, Claudia Muñoz izan zan minutu bat eta 58 segundoko kronoagaz. Hirugarren eta azkena barriz, Tanco izan zan, minutu bi eta lau segundogaz. Abiaduran be, Astondoa izan zan garaile, 10’ 08’’ eta 11’42’’ denporakaz. Modalidade honetan be, Muñozek egin eban bigarren eta Tancok hirugarren.

Astondoak hiru aurkari izango dauz finalaurrekoan, Laiene Pikabea eta ebazteko dagozan beste azkolari bi. Izan be, txapelketako lehenengo kanporaketea Leaburun jokatu eben bezperan Uxue Ansorregik eta Laiene Pikabeak. Atzen hau izan zan irabazlea. Bigarren kanporaketea, Arespalditzakoa izan zan eta han Astondoak lortu eban hurrengo faserako pasea. Beste kanporaketa bi egongo dira, eta horreetan beste bost partaide neurtuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!