azkorea

Irati Astondoak domekan hasiko dau aurtengo aizkolari txapelketea

Asier Abrisketa 2022ko api. 21a, 13:45
argazkia: uztarria.eus

Arespalditzan jokatuko dau zeanuriztarrak txapelketako lehen jardunaldia, aprilaren 24an, eguerdiko 12:45ean.

Astegoien honetan hasiko da Aiaraldean 2022ko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketea. Urrezko aizkolariek hartuko dabe parte Eusko Label Saria lortzeko norgehiagokoan: Claudia Muñoz, Beatriz Tanco eta Irati Astondoa zeanuriztarra.

Arespalditzako lehen jardunaldian 24 enbor zatitu beharko ditue hiru izakeratan. Egun berean, Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketea be jokatuko da. Udane Ostolaza eta Naiara Zumeta lehiatuko dira, 63 kiloko harri borobil eta kubikoakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!