ilgoran

Jendaurrean berba egiteko gaitasuna landuko dau Idoia Eizmendik

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 20a

Bihar hasiko da Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroa, Zeanuriko Kultur Etxean.

Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako egitarauak aurrera jarraitzen dau eta bihar, hilak 21, hasiko da hurrengo ikastaroa: "Nola hitz egin jendaurrean?". Saioak, maiatzaren 26ra arteko eguenetan izango dira Zeanuriko Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara.

Idoia Eizmendi Aldasorok gidatuko dauzan saioetan ahozko aurkezpenak egiteko trebetasuna eta ziurtasuna lortzen eta jente-aurreko komunikazinoa hobetzen saiatuko dira parte-hartzaileak. Bidean beldurrak identifikau, aztertu eta horrei aurre egiteko tresnak ipiniko ditue praktikan. Beti be, generoak komunikazinoan daukan eragina kontuan hartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!