txapelketak

Hiru txapelketa ipini dira martxan Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 12a

2021eko Zeanuri Loran txapelketako irabazlea.

Herriaren edertasuna erakutsi eta bultzatzeko antolatu ditu Udalak Zeanuri Loran, Ortuen Txapelketea eta Argazki Lehiaketea.

Zeanuri Loran Txapelketearen laugarren edizinoak, herriko balkoiei eta etxe bakarretako eskailerei bizia emoteko helburua dauka. Atal bi daukaz: pisuetako balkoiak eta etxeetako balkoiak. Pisu eta etxeko balkoi politenek 200 euroko sari bana eukiko dabe. Bigarren sari bat be egongo da kategoria bakotxean, 100 eurokoa. Bagilaren 15etik garagarrilaren 15era bisitauko dabez herriko balkoiak, ederrenak aukeratuteko.

Zeanuriko Ortuen I. Txapelketearen helburua ortuetan egiten dan lana erakustea, irakastea eta saritzea da. Ortuotan, ongarri naturalak eta biologikoak erabilteak puntuak emongo ditu, baita era tradizionalean landuak izatea be. Ortuko antolamentua be puntuagarria izango da. Sari bi emongo dira; lehenengoa 200 eurokoa eta bigarrena 100 eurokoa. Garagarrilaren 1etik abuztuaren 10era balorauko ditue ortuak, landuenak aukeratuteko.

Amaitzeko, Argazki Lehiaketea be egongo da aurten, 2023ko herri-egutegian ipiniko ditue Zeanuriko hamabi argazki onenak. Horreetako egile bakotxak 100 euroko saria be jasoko dau. Argazkiok abenduaren 1era arte jasoko dira harrera@zeanuri.eus helbidean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!