merkatariak

Baserritarren merkadua egongo da domekan Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko api. 9a, 18:18

argazkia: unsplash.com//IƱigo de la Maza

Aprilaren 10ean, 10:00etatik aurrera egongo dira salgai nekazal produktuak frontoi txikian.

Udabarria hasi dala-ta, merkaduak be bueltan datoz herri askotako plazetara. Astegoien honetan, Gorbeia inguruetako nekazariak Zeanurin batuko dira domeka goizean. Sasoiko produktuak egongo dira salgai frontoi txikian ipiniko diran postuetan. Erosketa bakotxagaz, bezeroak produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea izango dabe.

Zeanuriko azokeak Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen, Gorbeiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zeanuriko Udalaren babesa dauka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!