Egun iluna bizi izan zan Zeanurin gaurko egunez, oin dala 85 urte. Legutio eta Barazarreko frontea desegiteko bidean egoan. Holan, nazionalen aldeko hegazkinak bonbak botaten ibili ziran Arratia osoan. Zeanurin, hiru persona hil ziran faxisten bonbak jota: Jesus Urutxurtu eta Esteban Astondoa zeanuniztarrak, eta Cristobal Gonzalez milizianoa.
Aranzadik euskal batailoietako milizianoei egotzi deutsaz hilketak, ez asturiarrei.
Baina horreek ez ziran egun haretako biktima bakarrak. Balaz hildako beste bost persona egon ziran Zeanurin, 1937ko aprilaren 7an. Legutio eta Barazarreko frontetik atzera egiten egozan miliziano asko eta Zeanuriko ahozko-historiak dinoanez, miliziano asturiar komunistek bost herritak ejekutau ebezan: Florencio eta Ramon Etxebarria abeltzainak Beretxikortan, Benito Atutxa parrokoa, Leon Zuluaga zinegotzi jeltzalea eta Bizente Ozerinjauregi frantziskanoa. Azken honen gorpua ez da inoz aurkitu.
Halanda be, Aranzadik euskal batailoietako milizianoei egotzi deutsaz hilketak, ez asturiarrei. Erailketa batzuk Cristobal Gonzalez hildako milizianoaren kideek egin ebezala dino Aranzadik, Perezagua batailoikoak; eta besteak Durruti batailoiko milizianoek.