Mendia

Zabaldu da Gorbeia Suzieneko 21K lasterketarako dorsala lortzeako epea

Asier Abrisketa 2022ko api. 4a, 11:31

Urri lehenengoaren 8an jokatuko dan lasterketarako izena emoteko epea gaurtik hasita, dorsalak amaitu arte, egongo da zabalik.

Gorbeia Suzien jardunaldirako sei hile faltau diranean, hasi dira lehenengo korrikalariak 21 kilometroko lasterketarako izena emoten. Gaur goizean zabaldu da dorsala lortzeako aukerea. Federatuek zuzenean lortu ahalko dabe Euskal Herriko junior, kadete eta jubenil Txapelketan parte hartzeko dorsala, beste korrikalari guztiak barriz, itxaron-zerrenda batean sartuko dira. Epea dorsalak amaitzerakoan zarratuko da, edo gehienez be, aprilaren 30ean.

21K lasterketea, 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela daukan ibilbidetik pasauko da. Urri lehenengoaren 8an, 11:30ean urtengo da Zeanuriko plazatik Arrabako landetatik pasau eta Egiriñao da bidearen puntu garaiena, 1.200 metro. Bertatik Lambreabera jeitsi eta Zeanurira helduko dira barriro korrikalariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!