Bizkaian ura pribatizetako prozesua azaltzen dauan dokumentala proiektauko da Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko mar. 30a, 13:09

Makatzak talde ekologistak antolatu dau Monopolia filmaren proiekzinoa, Kultur Etxean ikusi ahalko da aprilaren 1ean, 18:00etan.

Ricardo Gamaza kazetariak zuzendutako Monopolia. Agua: negocio y poder politico dokumentala proiektauko da bariku arrastian Zeanuriko Kultur Etxean. Ondasun publikoa eta oinarrizko eskubidea dan ura, pribatizau eta negozio zein podere politikorako lehengai bihurtzea salatzen da dokumentalaren bitartez. Modu berean, ura pribatizatzeko Bizkaiko instituzino publiko eta enpresen arteko amarruak azaleratzen dira.

"Uragaz gertatzen dabilena herri-subirautzaren lapurketea da, instituzino publikoen bitartez multinazionalen etekinak handitzeko", Ricardo Gamaza.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!