abeltzaintza

Artzain Txakur Txapelketea jokatuko da astegoienean Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko mar. 24a, 17:20

Saldropon izango dira, zapatuan eta domekan, Lanerako Border Collie Alkarteko sailkapen probak eta ligea. Gorbeialdeko produktuen merkadua be egongo da domeka goizean.

Gorbeiazpi Zeanuriko Abeltzainen Elkarteak antolatu dau astegoienean jokatuko dan ABCT Artzain Txakurren Txapelketea, Asociación Border Collie de Trabajo eta Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz. Sailkapen probak zapatuan, hilak 26, hasiko dira goizeko 08:00etan. Arrasti berean jokatuko da ABCT ligea, 14:30etik aurrera, eta hurrengo egunean be eukiko dau jarraipena, hilak 27 08:00etatik aurrera.

Domeka goizean, 10:00etatik 14:00etara, Gorbeialdeko produktuakaz osotutako merkadua be egongo da Saldropon.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!