azkolaritzea

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan azpitxapelduna izan da Irati Astondoa

Asier Abrisketa 2022ko mar. 7a, 17:25
argazkia: uztarria.eus

Laiane Pikabea hernaniarragaz batera lehiatu da Zeanuriko probalaria Nerea Sorondo eta Nerea Arrutiren kontra.

Domekan, Azpeitiako Izarraitz pelotalekuan azkora eta harri-jasotze txapelketa ugari jokatu ziran, Egur Sportek antolatuta. Honeen artean egon zan andrazkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketea, bertan hartu eban parte Irati Astondoa aizkolari, segalari eta trontzalari zeanuriztarrak.

Laiane Pikabeagaz batera aurkeztu zan probara, aurkariak Nerea Sorondo eta Nerea Arruti izan ebezan eta atzen honeek izan ziran irabazleak. Egin beharreko probak hamaika minutu eta 40 segundotan amaitu ebezan, Astondoa eta Pikabea baino minutu eta erdi arinago.

Argazkia: uztarria.eus

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!