Martiaren 1etik aurrera gorbeiasuzien.eus webgunean emon beharko dabe izena Gorbeia Suzieneko 31 kilometroko mendi-lasterketan parte hartu gura daben korrikalariek. Izena emoteko epea martiaren 20an amaituko da. Gero, zozketa bidez osotuko da urtekerako parte hartzaileen zerrendea eta baita itxaron zerrendea be. 21 kilometroko lasterketan parte hartzeako barriz, aprilaren 4tik aurrera emon behar da izena.
Aurtengoa edizino berezia izango da. Izan be, urri bigarrenaren 8an SkyMasterseko Munduko Kopako finala jokatuko da Zeanurin. SkyMasterseko 40 korrikalari onenak zozketan parte hartu barik sartuko dira jarraian urtekerara. Honeek Frantzia, Portugal, Japonia, Austria, Kanada, Katalunia, Andorra, Norvegia, Suitza, Italia eta Bulgarian puntu gehien batzean dabezan 40 korrikalariak izango dira, andrak eta gizonak.