M8

'Pronoia' klown ikuskizuna egongo da ikusgai Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 24a

Emakume Langilearen Nazinoarteko Eguneko programazino barruan antolatu dau Udalak zapatu iluntzean egingo dan emonaldia.

Oihulari Klown konpainiaren ikuskizuna da Pronoia. Virginia Imazek taularatuko dau antzezlana Kultur Etxean, hilaren 26an 19:00etan. Zeanuriko Udalak antolatu dau gazte eta helduentzako ekintzea, gazteleraz izango da emonaldia.

Virginia Imazek Emakunderen Bardintasun Saria jaso eban. Pronoia martiaren 8ko programazino barruan sartu dau Udalak, ikuskizunean falozentrismoa, lenguaia sexistea, indarkeria fisikoa, sinbolikoa eta bardintasun erreal zein formala lantzean diralako. Gai erreal eta serioak, Imazek umoreagaz kontauko dauzanak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!