Jantzea

Biojantza saioak antolatu dauz Mazala andra taldeak

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 18a

Zapatu honetan hasita, hamabostero gidatuko dauz saioak Elena Ocasarrek Zeanuriko gimnasioan, 10:00etan.

Holan deskribatzen dau biojantzea Biojantzaren Federazino Internazionalak: giza integrazinorako, barrikuntza organikorako, berreziketa afektiborako eta bizitzako jatorrizko funtzinoen barrikaskuntzarako sistemea. Metodologia hau 1960ko hamarkadan sortu eban Txileko Rolando Toro antropologo eta psikologoak, ez da terapia zientifiko bat,  terapia filosofiko eta humanista bat da. Biozentrismoa ardatz moduan hartzean dauan ekintza fisikoa eta emozionala da.

Zeanurira be heldu da jantza modalidadea, Mazala andra taldearen eskutik. Elena Ocasarrek gidatuko dauz gimnasioan hamabostero egingo diran saioak. Lehen saioa zezeilaren 19an izango da, 10:00etatik aurrera. Parte hartzeako 605 749 696 telefonora deitu behar da aldez aurretik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!