mendia

SkyMasterseko Munduko Kopako finala jokatuko da Gorbeian

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 1a

Gorbeia Suzien 2022 Munduko Txapelketako atzen probea izateko aukeratu dau Nazinoarteko Skyrunning Federazinoak, urri bigarrenaren 8an izango da lasterketea.

Zeanurin izango da 2022ko SkyMasterseko Munduko Kopearen finala, urteroko Gorbeia Suzien lastekerta egunean. Urri bigarrenaren 8an, munduko 40 lasterkari onenak batuko dira, Gorbeiako magaletan, mundu mailako txapelduna izateko lehian. Holan proposatu deutso ISF-k, Nazinoarteko Skyrunning Federazinoak, Gorbeia Suzieneko talde antolatzaileari.

Jurek Ziemkiewicz lasterketearen zuzendariak BEGITUri azaldu deutsanez, arrazoi ugari dago, ISF-k Gorbeia Suzien aukeratuteko: "gurean bereizgarriak dira Gorbeiako Parke Naturala bera, batzean doguzan 250 boluntarioak eta behar egiteko gogoa". Beste alde batetik, pisu handiko arrazoiak be badirala uste dau Ziemkiewicz-ek lasteketearen inguruan urtero ageri dan jai-giroa eta Euskal Herriko mendizaletasuna, gitxitan betetan diralako mendiak korrikalariei animoak emoteko.

"Asko poztu gara, ilusinoagaz gagoz, baina erronka handia izango da", Jurek Ziemkiewicz.

Korrikalari profesionalentzako, txapelketea maiatzaren 8an hasiko da Frantzian. Gero, Portugal, Japonia, Austria, Kanada, Katalunia, Andorra, Norvegia, Suitza, Italia eta Bulgarian puntu gehien batzean dabezan 40 korrikalariak, andrak eta gizonak, helduko dira Arratiara, denporaldiko atzen lasterketan garaipenaren bila.

Finaleko egunean, Zeanurin, munduko 40 korrikalari onenak 32 kilometroko ibilbidea egingo dabe, zozketaz aukeratzen diran beste korrikalariekaz batera. Baina ibilbidean ezaugarri desbardinetako beste proba edo bide bat hartuko dabe 40 finalistek, Jurek Ziemkiewiczek BEGITUri azaldu deutsonez, oindino ez da ebatzi "extra" hau zein izango dan, baina "kilometro berak ala 500 metro gehiago" izango dira askoz jota, holan, "hemengo korrikalariei be, onenakaz lehiatuteko aukerea" emon gura jakie.

Skyrunner Mundu Kopako egutegia.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!