bertsolaritzea

Bertso-saioa ospatuko da domekan Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 20a

Urtailaren 23an batuko dira sei bertsolari hamazortzigarren edizinioan, frontoian 18:00etatik aurrera.

Aurten, hamazortzigarren edizinoan, puntako bertsolariakaz gozatuteko aukerea egongo da domekan Zeanurin. Arrastiko seiretan hasiko da Udalak eta Kultur Batzordeak antolatutako bertso-saioa, sarrerak egunean bertan ipiniko dira salgai frontoiko sarreran, 17:00etatik aurrera.

Gaiak Eñaut Intxaurragak ipiniko dauz. Kantetako arduradunak barriz, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Jon Maia, Amets Arzallus eta Sustrai Colina izango dira.

Holan, bertsolari saritu eta beteranoak izango dira zapatuko protagonista. Adibidez, Bizkaiko txapeldunak: irabazi barri dauan Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga. Euskal Herriko txapeldunak be egongo dira, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Sustrai Colina barriz, Euskal Herriko Txapelketako finalera heldu da hainbatetan eta beteranoa da Zeanurin. Jon Maia be egongo da, askotan finalista eta Kantu bat gara liburu-disko barriaren sortzailea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!