Mazala andra taldea

"Eguneroko bizitzako gatazkak" kudeatzeko ikastaroa hasiko da Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko urt. 12a, 15:58

Aitziber Hormaza ikastaroa gidatzen, Bilbon. // Argazkia: @bilbaometropoli

Urtailaren 13 arrastian izango da lehen saioa. Gizagune fundazinoko Aitziber Hormazak gidatuko dau Mazala andra taldeak antolatutako ikastaroa.

Emakunderen babesagaz antolatu dau Zeanuriko andra taldeak, Mazalak, Gatazkak eguneroko bizitzan izeneko ikastaroa. Astero egingo dira saioak, eguenero, aste honetan hasi eta zezeilaren 24ra arte, 17:30etik 19:30era, Zeanuriko Kultur Etxean.

Antolatzaileek dinoe, "gure bizitzetan eguneroko gatazkak ulertu, eta gatazka hauen kudeaketa zelan egin" ikasi ahalko dala saio honeetan. Eta gatazken aurrean beharrezkoak diran komunikazinoaren eta  emozinoen lanketea be egingo da.

Ikastaroan laguko diren gaietaz galdetuta, argitu dabe: "Ez dira andra eta gizonen gatazkak". Izenak dinoan moduan egunerokotasunean sortzean diran gatazkak izango dira langaiak. Honeei erantzun bat emoteko "estrategiak landu eta garatuko" ditue.

Ikastaroaren gidaria dan Aitziber Hormaza gizarte hezkuntzan da aditua, eta Gizagune fundazinoko teknikaria da gaur. Fundazino honek gatazken kudeaketea eta alkarbizitzaren sustapena buztartzen dauz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!