covid19

Urte amaierako ekintza kulturalak bertan behera itxi dauz Zeanuriko Udalak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 21a, 13:41

Udal Bando baten bidez jakinarazo dau ebatzia Alkateak. Olentzero eta Maridomingiri barriz, auzoetatik buzoiak ipinteko eskatu deutsee, gauean umeen gutunak batzeako.

COVIDagaz "kutsatutako personen kopurua igon" dala eta ebatzi dau Zeanuriko Udalak abenduaren 30erarte dagozan ekintza kultural guztiak bertan behera ixtea. Izan be, azkenengo astean 27 positibo egon dira herrian, asko umeak. Intzidentzia tasa 2394koa da Osakidetzaren datuen arabera. R0 tasa 6koa da, bakotxak zenbat persona kutsatzen dauzan esaten dau honek, Euskal Auntonomia Erkidegoko altuena da.

Abenduaren 31n edo beranduago, ekintzaren bat egiten bada emongo dau jakitena Udalak. Ekintza bakarra egongo da, umeei zuzendutako beste Bando baten bitartez jakinarazo dana. Abenduaren 24an Olentzero eta Maridomingi Zeanuritik ibiliko dira, baina ez betiko moduan. Aurten auzoz-auzo egingo dabe bisitea. Bakotxean buzoi bat eta umeentzako sorpresa bat itxiko dabez.

Umeek, familiak lagunduta, gutunak buzoian sartu eta gauean batuko dabez Olentzero eta Maridomingik, bakotxaren etxean zein opari behar dan jakiteko.

Uriben, Uribe Zelaiako plazan; Asterrian, Ogaragoitiko plazan; Ipiñaburun, Ipiñeko plazan; Altzusten, Kallarteko plazan; Otzemendin, Ortuzarreko goiko bidekurutzean; Undurragan, Txaton portal aurrean; Albakoan, eskola aurrean; Altzuan, Sekutzeko bidegurutzean; eta herriko plazan egongo dira buzoiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!