Aurrekontuak 2022

Aurrekontuak osotzeko prozesu parte-hartzailea zabaldu dau Zeanuriko Udalak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 10a, 15:59

Udala 2022ko aurrekontuak egiteko zeanuriztarren proposamenak batzean dabil, "danon artean Zeanuri hobetzeko" beharrezkoak dirala eretxita.

Galdetegi baten bitartez batuko dauz Udalak herritarren proposamenak. Erantzunak aurrekontuak egiteko proiektuan ipintea balorauko dau udalak, honeek posible ikusten baditu.

Proposamenak sailkatzeko bost galdera ditu galdetegiak: auzoa edo ingurua hobetzeko beharrizanak zeintzuk diran, herria hobetzeko beharrizanak, beharrezkoa ikusten dan proiektu bat izentatzea, lehentasunak zeintzuk diran eta azkenik, norberak gura dauan beste gai bat be aitatu leiteke.

"Udal aurrekontuen zati bat zertarako erabili ahal dan proposatu" gura izan ezkero, herritarren artean banatu dan galdetegia bete eta udaletxera eroan behar da hilaren 15erako. Emailez be bialdu daitekez proposamenak, honeek harrera@zeanuri.eus helbidera bialtzeko eskatu dau Udalak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!