auzoak

Zapatuan hasiko dira Asterriko San Andres jaien ospakizunak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 26a, 12:38

Bihar, hilak 27, emongo jako bolanderakaz hasikerea jaiei, inguruetatik ibilaldia eta auzo-bazkaria be egingo dabez. Martitzenean barriz, meza ostean, txokolateagaz amaituko ditue ospakizunak.

10:00etan hasiko dira Asterriko jaiak. Bolanderen zaratak Asterrie ezetuez ibilaldiari hasikerea emongo deutso. Ogaragoitiko plazan hasita, Ogarabeitira joan eta Lamindaotik Atxondoara joango dira. Handik, San Blasetik pasauta joango dira Emaldira, barriro be Ogaragoitin amaituteko.

12:30ean, barauskarria egingo dabe ibiltariek. Gero, 14:00etan izango da auzo bazkaria, aurretik izena emon dabenentzako.

Martitzenean, hilak 30, ospatuko da San Andresen mezea, izen bereko ermitan. Txokolate beroa banatu ostean emongo jako amaierea aurtengo Asterriko jaiei.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!