Operea

Gaztetxoakaz 'Guillermo Tell' operea ikusteko urtekerea antolatu dabe Zeanurin

Asier Abrisketa 2021ko aza. 15a, 16:59

Zeanuriko Kultur Batzordeak antolalatu dau urtekera. Hamar eta hamasei urte bitartekoakaz Arriagara joango dira urtailaren 4an, 10 euroko prezioan. Izena udaletxean emon daiteke hilaren 18ra arte.

ABAO Txikiren programearen barruan, Rossiniren Guillermo Tell operearen ume eta gazteentzako bersinoa egongo da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian 2022ko urtailaren 3tik 5era. Artisau azoka eta Bilboko gabonetako argiak be ikusiko dabez arrasti berean Zeanuriko gaztetxoak.

Umeak begiraleakaz joango dira eta 16:00etan urtengo dira Zeanuritik. Opera ikuskizuna 18:00etan da, eta aurretik, Bilbon, artisautza azokea ikusiko dabe. 20:30ean abiatuko dira Zeanurira opera emonaldia eta Bilboko Gabonetako argiak ikusi ostean.

Umeak operara zaletuten

ABAO Txikik 2005-2006 denporaldian ekin eutsan bere ibilbideari, operea eta musikea orokorrean, txikerrenei hurreratzeko asmoz. Bilboko Operaren Lagunen Alkarteak antolatutako programea da, opera klasikoen gazteenentzako bersinoak ekarten arduratuten dana besteak beste. Operak publiko honetara egokitzen dira; ikuskizun koloretsu eta dibertigarriak izaten dira, ordubete ingurukoak eta kalidade handiko produkzinoetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!