lehiaketea

Zeanurik bere lehenengo Pintxo Txapelketea ospatuko dau barikuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 10a, 12:19

Hilaren 12an, 19:00etatik aurrera odolosteagaz egindako pintxoak dastatzeko aukerea egongo da herriko tabernetan.

Frontoiko taberneak, Jubiladuenak eta Batzokiak hartuko dabe parte pintxo txapelketan, pintxoek buzkantza euki beharko dabe. Herriko tabernetara hurbilduten diranak honeek probau eta bozkauko dabez. Boto gehien jasoten dauan tabernari emongo jako 200 euroko saria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!