bertsolaritzea

Egaña eta Agirre izango dira Zeanuriko bertso afariko protagonistak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 4a, 12:27

Zapatuan, hilak 6, 21:00etan, jubiladuen tabernan izango da Zeanuriko bertso afaria.

Zeanuriko Udalak urtero antolatuten dau bertso afaria. Andoni Egaña eta Unai Agirre izango dira aurten bertsoak kantatzeko arduradunak. Izena bezpera arte, hilak 5, emon daiteke jubiladuen tabernan.

Andoni Egaña Makazaga (Zarautz, 1961) da bertsolaririk ezagunenetarikoa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lautan irabazi ebanetik. 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean izan zan nagusi, hain zuzen be. Euskal filologoa, idazlea eta eskarmentu handiko bersolaria da Egaña. Telebistarako gidoiak be idazten ditu, baita literatura eta kazetaritza lan ugari be.

Unai Agirre Goia (Hernani, 1975) bertsolariak sagardogintzan be egiten dau behar. Bertsogintzeari jagokonean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera heldu zan 2017an. Bertso zaharrak berreskuratzeko lanak egin ditu, eta sarritan tradizino handiko doinuak erabilten ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!