ikuskizuna

Jardunaldi magikoak egingo dira Zeanurin astegoienean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 4a, 11:18

Tor eta Txoborro magoak magiagaz girotuko dabe poteoa barikuan, 19:30etik aurrera. Zapatuan barriz, Aztikeriak magia ikuskizuna eskainiko dabe mago biek plazan, 18:00etan.

Euskal Herrian hain errotuta dagoan tradizinoa da poteoa, eta formatu barriztatzaile askogaz busti da azkenengo urteetan. Elektrotxarangak, rallypoteoak, ginkanak... Tor eta Txoborrok poteorako beste atxakia bat ekarriko dabe barikuan, magiapoteoa.

Hurrengo egunean be egongo dira magoak Zeanurin, ikuskizun familiarra aurkezten. Tor eta Txoborro ilusionistek sortutako familientzako ikuskizuna da Aztikeriak. "Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko baleu?" Egoera hau oinarri hartuta, mago bikoteak alkarlanean sortu dabe magia saio erabat barritzailea. Holan aurkezten dabe sortzaileek zapatuko ikuskizuna: "Uniberso magiko bat, antzerkia eta magia bilatuz logikatik aldentzen dana. Baina... dan dana?".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!