"Deskubritu gaitezen ahalduntzearen bidean" tailerra antolatu dau Mazala andra taldeak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 30a, 11:51

Urri bigarrenaren 7an hasiko da abenduak 2ra arte, eguenero egingo dan irakurketa tailerra. Beste alde batetik, urri bigarrenaren 15ean Uxue Alberdigaz batera, Dendaostekoak liburuaren inguruko literatura tailerra egongo da. Bietarako emon behar da izena mazalaandrataldea@gmail.com helbidean.

Zeanuriko andrak batzean dauzan taldea da Mazala eta hainbat irakurketa tailer antolatu ditue urte amaierarako. Urri lehenengoaren 7an hasiko dabe Deskubritu gaitezen ahalduntzearen bidean dinamikea, irakurketearen bidez feminismoaren eta ahalduntze prozesuen inguruan lan egiteko. Eguen guztietan errepikatuko diran tailer honeek Gizagune Fundazioko Aitziber Hormazak gidatuko ditu. 17:30ean hasi eta 19:30ean amaituko dira abenduak 2ra arte luzatuko diran jardunaldiak.

Urri bigarrenaren 15erako be prestatu dabe literatura tailer bat, oingoan Uxue Alberdi idazle eta bersolariak gidatuko dau tailerra. Berak idatzitako Dendaostekoak liburua izango da jardunaldiaren ardatza, eta liburua irakurrita izatea gomendatu dabe antolatzaileek.

Dendaostekoak
1970eko hamarkadan, Uxue Alberdiren amak eta izekok Pitxintxu dendea ipini eben Elgoibarren. Dendariek, besteak beste, zelan bizi izan ebezan, grebak, manifestazinoak eta ETAren atentadu bi kontetan dau. Baita andra dendari bi honeen bizitzek askatasunaren alde egindakoa be.

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1984) idazle eta bertsolari ezagun eta saritua da. Beste sari batzuen artean, Kontrako eztarritik saiakeragaitik Euskadi Literatura Saria jaso eban 2020an. Lehenago be, 2016an, jaso eban Euskadi Literatura Saria, haur eta gazte literaturan Besarkada lanagaitik.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!