Zaid Ait Malek marokoarra izan da aurtengo irabazlea, 3 ordu 3 minutu eta 40 segundo behar izan dauz ibilbidea egiteko. Bere ostetik heldu dira Ander Iñarra (3:06:10) eta Ben Kimtai (3:06:33).
Andrazkoen klasifikazinoan barriz Denisa Dragomir izan da irabazlea, 3 ordu 39 minutu eta 47 segundotan heldu zan helmugara. Onditz Iturbe igorreztarra izan zan bigarren (3:45:02) eta bere ostetik heldu zan Lide Urrestarazu (3:45:17).