Gorbeia Suzien Test ekintza antolatuko da Zeanurin zapatuan

Ane Etxebarria Bernaola 2021eko irailaren 8a

Salomon zapatila markeagaz batera ibiliko dira Gorbeia Suzien lasterketearen beroketa honetan.

Gorbeia Suzien lasterketako harrera ekintza hau hilaren 11n, goizeko 09:00etan izango da Zeanuriko plazan. Bertan, Oihana Kortazar lasterkari gipuzkoarra egongo da Salomon zapatila markeagaz batera. Horrez gain, bertara hurreratzen diranek 2 zapatila modelo desbardin probau ahal izango dabez. Alde batetik, sense ride 4 modeloa eta bestetik, wings sky modeloa.

Sarrera dobanekoa dan arren, Gorbeia Suzien plataforman izen-emotea beharrezkoa izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!