Gaur hasiko dira Zeanuriko LI. Pelota Txapelketearen finalak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 27a, 10:55

Ibarreta pelotalekuan jokatuko dira lau finalak, hilaren 27 eta 28an, 19:00etatik aurrera. Barikuan lehiatuko dira gazteak eta promesak, zapatuan barriz neskak eta nagusiak.

Garagarrilaren 9an hasi zan jokatuten Zeanuriko LI. Pelota Txapelketea eta gaur ezetuko dira lehenengo irabazleak. Lehenengo aurrez aurrekoa izango da gazteena, lau eta erdian lehiatuko dira Ituarte eta Bilbao. Hurrengoak izango dira promesak binaka, Diaz de Gereñu-Gabirondo Beitia-Arroitaren aurka. 

Zapatuan izango da nagusi eta neskan aukerea, 19:00etan hasiko dira honek be. Hasteko, lau eta erdian lehiatuko dira neskak, Larrarte Garairen kontra. Ostean helduko dira nagusiak binaka, Karregal-Erkiaga I eta Erkiaga II-Morgaetxebarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!