Amaitu dira Zeanuriko LI. Pelota Txapelketearen finalerdiak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 25a, 11:06

Atzo jokatu ziran azkenengo finalerdiak Ibarreta frontoian. Beitia eta Arroitak irabazi eben Egiguren eta Arbaizaren aurka, 8-22. Nagusien binakako finalerdian barriz, Erkiaga II. eta Morgaetxea nagusitu ziran, 22-1 Urigoitia eta Apezetxearen kontra.

Zeanuriko LI. Pelota Txapelketearen lau finalak abuztuaren 27 eta 28an jokatuko dira. Barikuan gazte eta promesen aukerea izango da. Ituarte eta Bilbaoren arteko aurrez aurrekoa, lau eta erdikoan. Binaka barriz, Diaz de Gereñu-Gabirondo eta X.Beitia-Arroita. Zapatuan nesken eta nagusien irabazleak ezetuko dira, Garaik Larrarteren aurka jokatuko dau lau eta erdikoan. Binaka nagusiak, Karregal-Erkiaga I eta Erkiaga II-Morgaetxebarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!