Lan anitzetako ofizial lanpostua zabaldu dau Zeanuriko Udalak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 16a, 12:14

Urri bigarrenaren 1era arte jasoko dira lanposturako eskariak. Herriko azpiegitura, eraikin eta ibilgailuen mantentze lanak egiteko eskaini dau Udalak postua eta urtean 27.500 euro jasoko dauz langile barriak.

Lan anitzetako ofizial postura aurkezteko iturgintza, zurgintza, enkofratze, igeltserotza eta lorazaintzaren inguruko ezaguerak beharko dira. Horrezaz gain eskola gradua amaituta, gidatzeko B baimena eta euskerazko lehen hizkuntza eskakizuna be euki beharko dabez hautagaiak.

Lehiaketa-oposizino bidez aukeratuko da udal langile barria. Lehenengo ariketa teorikoa izango da, hogei galderako testa. Hau gainditzen dabenak, ariketa praktikoak egingo dabez eta azkenik, euskera ziurtagiririk ez daben hautagaiek euskera azterketa bat egin beharko dabe. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean topatu daiteke informazino guztia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!