Gaur emongo jako hasikerea Zornotzako VI. Master Kaiola txapelketeari

Asier Abrisketa 2021ko abu. 16a, 10:58

Lehenengo jardunaldian jokatuko dabe Danel Beitia eta Imanol Urigoitia zeanuriztarrak, Joko Alai alkartekoak. Lau partidu egongo dira gaur Zornotzako Amorebieta IV. pelotalekuan 16:30etik aurrera, gazte mailakoak bi eta beste bi 22 urte azpikoak.

Igor Paskualen kontra jokatuko dau Danel Beitiak eta Aitor Zabalaren aurka egingo dau Imanol Urigoitiak. Beste bi aurrez aurreko be egongo dira, Eskuza-Bilbao eta Agirreamalloa-Kortazar. Holan, gaur hasiko da urri lehenengoaren 18ra arte luzatuko dan gazte pelotarien torneoa. Beste alde batetik, andrazkoak ez dira abuztuaren 25era arte jokatuten hasiko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!