Programazino oparoa egongo da bihar Zeanurin

Asier Abrisketa 2021ko abu. 14a, 18:12

Mezea, musikea eta antzerkiak izango dira domekako protagonistak Zeanuriko Andra Mari Kulturaletan.

11:00etan hasiko da egitaraua, herritik bueltaka bertoko txistulariakaz. Herria girotu ostean hasiko da meza nagusia, Andra Mari parrokian. Hau amaitu orduko egingo da Arratia Elizak argitaratu dauan Erretaula nagusia liburuaren aurkezpena.

Eguerdian, 13:00etan Miren eta Roberto Etxebarriak, panderoaren laguntzeagaz kantauko dabez koplak. Balkoietako lora lehiaketearen eta jaietako kartel txapelketearen sari banaketak be egingo dira momentuan. 

Arrastian barriz antzerkiak izango dira protagonista. 19:00etan Aureo ikuskizuna egingo dabe Up Arte konpainiakoak. Gauean be beste antzerki bat egongo da, Deabru Beltzak taldearen Su a feu, 22:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!