Barikuan hasiko dira Zeanuriko Andra Mari Kulturalak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 10a, 12:51

Zeanurin be betiko jaiak ospatu ezin dirala eta, Andra Mari Kulturalak antolatu ditue aurten. Barikutik astelehenera dago prestatuta egitaraua. Hilaren 13a izango da lehenengo eguna, eskupelota, txistulariak eta trikitilariak egongo dira.

18:30ean, Zeanuriko LI. Txapelketako pelota partiduak hasiko dira pelotalekuan. Gero, 19:00etan herriko txistulariak girotuko dabe herria. Gauean Xabier Aburruzaga trikitilari eta sortzaileak Bost izeneko diskoaren emonaldia eskainiko dau 22:00etatik aurrera. Herritarrek, sarrerak udaletxean eskatu daikiez daborduko, 13:00etara arte.

Hurrengo egunetan umeentzako jokoak, ardi-txakur txapelketea, antzerkiak eta kontzertuak be egongo dira Andra Mariak ospatuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!