Hasi dira Zeanuriko balkoiak loreakaz beteten

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 19a, 12:41

Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatu dau Zeanuri Loran IV. Txapelketea herriko balkoiak landarakaz bete eta apainduteko. Abuztuaren 10era arte egongo dira epaimahaiko kideak herriko balkoiak begiratuten, irabazleak nortzuk diran ebazteko.

Lau saridun izango dauz txapelketeak, pisuko balkoi onena eta bigarrena; eta etxeko balkoi onena eta bigarrena. Lehenengo sariak 200 eurokoak dira eta bigarrenak, 100 eurokoak. Garagarrilaren 1ean emon eutsien hasikerea lehiaketeari eta Andra Mari jaietan ezetuko dira irabazleak.

Honeek zeintzuk diran ebazteko hainbat aspektu balorauko dabez kultur batzordeko kideak, gaian aditua dan persona baten laguntzeagaz. Balkoiaren zainketea, originaltasuna, antolamentu eta lore konposizinoa, bariedadea, kalidadea eta elementu osogarrien egoerea besteak beste, izango dira aztergai. Epaimahaia bera joango da, abisau barik, balkoien argazkiak atera eta konparetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!