Hilaren 16an amaituko da Zeanuriko Andra Marien kartela aurkeztuteko epea

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 13a, 11:36

Andra Mari kulturalak ospatuko dira aurten Zeanurin, abuztuaren 13tik 16ra. Jaiekaz lotuta, kartel txapelketea antolatu dau Udalak nagusi eta umeentzako. Garagarrilaren 16an, 14:00etan amaituko da txapelketan parte hartzeako epea, papelean edo eposta bidez bialdu ahal dira bakotxaren proposamenak.

Bi txapelketa egongo dira, bata nagusientzako eta bestea umeentzako, 14 urteak dira bien arteko muga. Nagusiak euskal produktuen otzara bat irabazi ahalko dabe eta umeak 100 euroko bonoa. Udalak eta Jai Batzordeak irabazlea jaietako kartelean eta egitarauaren azalean, irabazlearen proiektua ipintera konprometidu da. Parte hartzeako baldintzak Zeanuriko Udalaren webgunean ikusi ahal dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!