Maiatzaren 15ean merkadu txikia

Erredakzinoa 2021eko maiatzaren 21a

Aurten be ez da egongo San Isidroko ganadu azokarik Zeanurin. Horren ordez, Gorbeialdek antolatutako merkadu txiki bat eta EinGO taldearen musika animazinoa 15:00ak arte egongo dira. Merkadu txikia 11:00etatik 14:00etara izango da eta 13:00etatik 15:00etara EinGO taldea egongo da plazan.

Hurrengo egunean, Musikarium Oihan Vegaren umeentzako ikuskizuna egongo da Zeanuriko frontoian, arrastiko 17:00etan. Sarrerak doban izango dira eta maiatzaren 10etik aurrera hartu ahal izango dira udaletxean, 09:30etik 14:30era: maiatzaren 10etik 13ra herrikoak, eta 14an eta 16an edonork.

Ganadu azokea gogoan

San Isidro eguneko ganadu azokea jentez gainezka egoten zan. Herriko jente askok jai hartzean eban egun horretan eta inguruko herrietako jentea hurreratzen zan Zeanurira. Ganadu azokako protagonistak behiak izaten ziran; batez be limusina, pirenaiko eta asturiar errazako behiak egoten ziran ikusgai eta saria jasoten eben ederrenak. Baserriko beste produktu asko be egoten ziran salgai. 2018an, ekoizleentzako 28 postu egon ziran eta artisauentzako beste 16. Azoka bitartean tailerrak eta erakustaldiak egiten ziran, gaztaia eta arpana egiten ikasteko, berbarako

Atzen edizinoa, 2019koa, 38. edizinoa izan zan. Orduan, aurreko guztiaz gainera, azoka bitartean, artxo txuleta dastaketea egon zan eta goiz guztian zehar herriko txistulariak eta trikitilariak girotu eben plazea eta inguruak. Arrastian idi-probak eta azkolariak egon ziran eta erromeria 23:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!