Ubideko Udalaren ekimenez, ipini da martxan datorren urteko egutegia beteteko argazki lehiaketea. Gaurtik hasita zemendiaren 15era arte, domekea, aurkeztu ahal dira proposamenak 644 239 898 telefonoan edo udaletxean. Argazkiak ez dira zertan egun honeetan ateratakoak izan baina ubideztar bakotxak gehienez be bost proposamen aurkeztu ahal izango dauz, Ubiden ateratako argazkiak izan behar dira danak.
Hamabi argazki irabazleak ebaztea, herritar guztien eskuan egongo da. Zemendiaren 20tik 20ra argazki guztien erakusketea egingo da Ortuzarren eta bertan bozkatuteko aukerea be egongo da. Gero, argazki irabazleakaz beteko da 2027ko egutegia.