MENDI MARTXEA

Ubideko Biran izena emoteko atzen eguna

Ager Barragan

Mendi eta natura zaleek hitzordua daukie zapatuan, hilak 12, Ubiden, egun horretan egingo da-ta Ubideko Bira. Bertan parte hartzeako izena emoteko epea gaur, hilak 10, eguena amaituten da. Halanda be, egunean bertan be izena emoteko aukerea egongo da.

Amexier mendi taldeak ibilbide bi prestatu ditu, parte-hartzaile bakotxak bere mailara ondoen egokitzen dana aukeratu dagian. Ibilbide luzeak, 20 kilometro eta 786 metroko desnibel positiboa dauka eta laburrak 12 kilometro eta 469 metroko desnibel positiboa.

Ibilaldia 09:00etan abiatuko da. Aldez aurretik izena emoteak 10 euroko prezioa dauka, eta labur.eus/ubidekobira26 helbidean egin behar da. Egunean bertan be egongo da izena emoteko aukerea, 15 euroren truke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!