mendia

Urri lehenengoaren 12an egingo da Ubideko Bira martxea

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 23a

Izen-emotea online egin daiteke kronoak.com webgunean 10 eurotan, edo egunean bertan 15 eurotan.

Ubideko Amexier Mendi Kirol Klubak urri bigarrenaren 12rako antolatu dau Ubideko Bira mendi martxea eta ibilbide bi antolatu dira. Bata 20 kilometro eta 786 metroko desnibel positibokoa eta bestea 12 kilometro eta 469 metroko desnibelduna. Luzea Ubidetik urtenda Olarre (733 m) eta Siskinatik (845 m) pasauta Oketaraino (1.029 m) doa. Laburrena barriz, Olarre eta Siskinatik pasauko da.

Izen-emotea kronoak.com webgunean egin daiteke aldez aurretik, urri lehenengoaren 10era arte, 10 eurotan. Plazak gelditu ezkero egunean bertan be emon ahal izango da izena, 15 eurotan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!