jaiak

Ubideko madalenak ospatuko ditue eguaztenean

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 20a

Eguerditik gaua ondo sartuta egon arteko jaia antolatu dabe ubideztarrek eta aurten, baserritarrez jantzita joateko deia egin dabe.

San Juan jaien ostean, Ubide udako bigarren jaietan murgilduko da garagarrilaren 22an, eguaztena. Eguna 12:00etan hasiko da, umeentzako jolasagaz eta zeozertxo beranduago, mokautxoa serbiduko da hurreratuten diranentzako. Aurten, bakotxak eroan edo egiten dauanagaz eginog da bazkari herrikoia bolalekuan eta lehiaketa gastronomikoa, postrera mugatuko da. Egindako postreek frutea eroatea da erispide bakarra. Bazkari ostean, bingora be jokatuko da.

Arrastirako, ohiko lehiaketa kuriosoaren ordez "brilli-brilli festea" antolatu da. 18:30ean barriz, pasau dan urteko arrakastearen ostean, Pancho Balbuena mariatxia barriro igoko da Ubideko oholtzara eta kontzertua amaituta, madalenetako ohiturea jarraituko da sarginak jan eta txokolate beroa edanez. Amaituteko, 21:00etan Eingoko erromeria taldeak girotuko dau txosnea zabalik dala segiduko dan jaiagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!