JAIAK

Astegoienean ospatuko dabez jaiak ubideztarrek

Ager Barragan 2026ko ekainaren 17a

Bagilaren 19an hasiko dira Ubideko sanjuanak, urtero lez jaiei ekiteko lehenengo egunean arbolearen bila joango dira basora, hau plazan altxetako. Gainera, honen neurria asmatuteko lehiaketea egingo da lehenengoz.

Hilaren 24ra arte luzatuko dira jaiak eta kaleko musikea zein kontzertuak, pelota eta frontenis partiduak, umeentzako puzgarriak, antzerki eta jantzak, kuadrillen olinpiadak eta zelan ez, San Juan sua egongo dira jaietan.

Barritasunen artean, arboleak zenbat neurtuten dauan ikusteko euro bateko apustua egongo da lehenengo egunean, arbolea altxau aurretik, eta iragarri edo gehien hurbilduten danak eroango dau dirua. Gainera, Mamen Lopezek ubideztarren erretratu margolanen erakusketako bigarren zatia aurkeztuko dau, 2024koaren jarraipena. Beste alde batetik, Ubideko I. Frontenis Txapelketako finala be egongo da jokoan.

Bagilak 19, barikua 
· 17:00etan, arbolearen bila. 
· 19:00etan, Baietz asmatu arboleak zenbat neurtzean dauan! lehiaketea. 
· 19:15ean, arbolea altxau eta zapia ipini. 
· 19:30ean, Burrunba elektrotxarangea. 
· 20:30ean, Ubideko I. Frontenis Txapelketako finala. 
· 21:30ean, afari trukea. 
· 22:00etan, Harresian Zulo taldearen kontzertua. Gero, txosnajaia.

Bagilak 20, zapatua 
· 11:00etan, puzgarriak. Bitartean, Mamen Lopezen ubideztarren erretratu margoztuen Ubideko bizilagunak erakusketea. 
· 15:00etan, herri bazkaria mozorrotuta. Gaia: abeslariak, musika taldeak. Gero, bingoa, mus eta briska. 
· 21:00etan, Playback Txapelketea. 
· 22:30ean, Eingoren erromeria. Gero, txosnajaia eta jokoak.

Bagilak 21, domekea 
· 11:00etan, erraldoien jantza tailerra. 
· 12:00etan, paintball
· 17:30ean, pelota partiduak. Andren San Fermin Torneoa: Iturriaga-O.R. Larramendi vs. Aranburu-R.L. Mujika eta Zeanuriko Joko Alaikoen lagunartekoa: EtxeitaMendia vs. Urigoitia-Emaldi. 
· 20:00etan, parrilladea.
·  20:30ean, kontzertua: Sabdariffa

Bagilak 23, martitzena 
·18:30ean, Ubideko Olinpiadak. 
· 23:00etan, San Juan sua. 
· 23:30ean, Harrobi Dantza Bertikala taldearen Geure(r)a ikuskizuna.

Bagilak 24, eguaztena 
· 13:45ean, barauskarria trikitilari eta pandero-joleagaz. 
· 18:00etan, Markeliñe antzerki taldearen Chef Nature
· 20:00etan, herriko buruarin eta erraldoien plazajirea. Gero, atzen trakea eta zapia kendu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!