Maiatzaren 30ean jokatu zan Ubideko urteroko mendi lasterketa bikotxeko Ubidestroi Trail mendi jardunaldiaren bosgarren edizinoa. 28 kilometro eta 1.800 metro desnibeleko lasterketa izan zan proba nagusia, Gorbeiako kurutzera heltzean zana, eta irabazleak Larraitz Aragon (03:20:11) durangarra eta Iñigo Guereta (02:36:38) gaisteztarra izan ziran. Andrazkoen podiuma Oihana Azkorbebeitia eta Zutoia Odriozolak osotu eben eta gizonezkoena Hassan Ait Chaou eta Iñaki Olanok.
Lasterketa laburragoa be egon zan jokoan, 22,5 kilometro eta 1.000 metroko desnibelekoa. Bertan Aimar Larrea (01:53:46) eta Ane Mendizabal (02:26:54) izan ziran bizkorrenak eta txapela jantzi ebenak. Andrazkoen podima Arene Isusi eta Oihane Alonsok osotu eben. Gizonezkoetan barriz, Larreagaz batera Alexander Ordeñana eta Eneko Moreno igon ziran podiumera.
Lasterketako argazki guztiak ikusi gura izan ezkero egin klik hurrengo helbidean: ALBERTO BENITO KIROL ARGAZKILARIA