Goizez lasterketa nagusi bi -22 eta 28 kilometrokoak- eta arrastiz umeentzako Ubidestroitxo egingo dira eta bitartean, Ubide giro mendizalean murgilduko da. Eguna girotuteko, egun osoan zehar txosnea eta taloak egongo dira plazan eta arrasti zein gauean, zuzeneko musikea AK Pintxadiskos-en eskutik.
Lasterketa luzea 09:00etan urtengo da eta korrikalariek 28 kilometro eta 1.800 metroko desnibela izango dabe aurretik. Oketara (1.031 m) igoko dira lehengo, gero Bedargogor Atxetik (1.302 m) eta bertatik puntu gorenera, Gorbeiako kurutzera (1.482 m) igoteko. Bertatik Arimekortara (933 m) bajatu eta Atxuriko pasabidetik bajatu eta barrio Arraldera (945 m) igoteko. Bertatik, jarraian bajatuko dira herrira.
Laburra barriz 10:00etan urtengo da, 22,5 kilometro eta 1.000 metroko desnibeleko bidea egiteko. Ubidetik Oketara igoko dira honeek be eta gero Zubialde errekatxoaren paretik hasiko dira igoten, Gorbeia azpitik pasau eta Arimekortara. Bertatik, Mantzarroara (778 m) pasauko dira herrira bajatu aurretik.
Ubidestroitxo barriz, 17:00etan urtengo da eta 1,5 kilometro pasatxoko bidea egingo dabe Ubide ingurutik.