ostalaritzea

Zapatuan inaugurauko da Ubideko Herriko Taberna barria

Asier Abrisketa 2026ko maiatzaren 22a

Arrastian zuzeneko musikea egongo da entzungai eta gero, hurbilduten diranentzako pintxoak egongo dira doban.

Zezeilean urten zan Ubideko Herriko Tabernea lizitazino publikora eta izapide guztiak amaituta, plazako taberneak badauka kudeatzaile barria; gitxienez hurrengo bost urteetarako. Holan zapatuan, hilak 23, zabalduko da lehenengoz tabernea, 16:00etatik aurrera. Arrastia girotuteko zuzeneko musikea egongo da eta 19:00etatik aurrera, pintxoak egongo dira, hurreratuten diranentzako doban. Tabernan oindik aurrera emongo diran zerbitzuak ezetuteko aukera ederra izango da biharkoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!