HONDAKINAK

Garbigune mobikorra Ubiden

Ager Barragan 2026ko martxoaren 24a

Bizkaiko Foru Aldundiak ipinitako gailu eta hondakin txikientzako garbigunea gaurtik, hilak 24, aprilaren 7ra arte egongo da erabilgai Ubiden.

Gailu eta hondakin txikiak botateko ipinten dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak herriz herri ibilten dan garbigune mobikorra. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan behar dira. Garbigune hau, urte osoan egoten da herriz herri mobiduten, herri bakotxean aste pare batez egoten dalarik.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka garbigune horrek: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!